XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egia al da, maisu, berorrek hegan egiteko asmoa duela? Guztien ahotan dabilen kontua da.

Leonardo da Vincik begiratu egin zien erantzunaren zain irrikitan zeuden bi aurpegiei.

Gero, barre-algara batez, erantzun zien: - Jakina, oraindik ez dut hegan egin, baina egunen batean egingo dut. Eta nik egiten badut, beste batzuek egingo dute. Gizakiak, txoriek bezala, hegan egingo du.

- Txoriek bezala? - Bai, txoriek bezalaxe.

Oraintxe ari naiz, hain zuzen, txori handi bat eraikitzen.

Egunen batean berak bakarrik egingo du hegan eta mundu osoa miretsirik geratuko da.

- Indar handia izan beharko du txori horrek, berezko bizitza izan gabe hegan egin ahal izateko.

- Halaxe da; bultzatuko duen motorea aztertzen ari naiz oraindik.

- Motorea? oihu egin zuten bisitariek harridura ezkutatu ezinik. - Motorea, bai, motorea! erantzun zuen Leonardok uste osoz.

Leonardo (Vinci, 1452-Cloux, 1519).

Proiektu honekin nahi dugu:

- Lehenengo zikloan ikasitakoa berrikusi.

- Teknologi arloa zer den eta teknologi proiektua zertan datzan ezagutu.

- Egiturak, mekanika, elektrizitatea, elektronika, pneumatika eta hidraulika zer diren eta nola lantzen diren ulertzea.

- Zenbait marrazki-teknika gogoraraztea eta objektu bat perspektiban, bere bista eta guzti, irudikatzea: oina, aurretiko bista, eta profila.

- Materiala erosteko prozedura simulatzea, horretarako behar diren dokumentuak erabiliz.

- Gailuak eta tresnak eraikitzeko beharrezko diren erremintak eta materiala ezagutu eta erabiltzea.

Naturan eta gizakiaren bizi-kalitatean teknologiak duen eraginaz gogoeta egitea.